XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HOGEITABIGERREN JELKHALDIA
Sar eskûiñetik: Frantxesa, Xaxi, Maider, Maddia, Gaxusa, Maite. (1661).

FRANTXESA

Jinkuak egûn hun zier!
Jakin ûkhen duzie ordin
Merkhatia khentû diela,
Berriki, Mauleko hirin!

Bildozeko herrialat,
Merkhatzale baguatzan.
Gure ohiko lagûnak
Ikhusiko titzûgû, han.

XAXI
Matalaz ari dûn, zinhez,
Jente xehiaren lagûntzen,
Bai eta handier aldiz
Kopetaren aphalazten!

Mauletarrak begietan tin,
Zeren Nublik hor beitira.
Segûr eztûn aphûr ausart
Mithikileko erretora!

MADDIA
Armada bat bildû dila
Jakin diñat, igaran astin.
Gure erregeren tropez
Batere eztûn beldûrrin!

MAIDER
Bai! Ene senharra, ja, dûn
Harekilan abiatû.
Zorrak handiegi beikûntin,
Nahi ûkhen din oldartû.

Hots! Orai nihaur nûn etxen.
Eta haurren altxatzeko
Sei ollo despeitzen tiñat,
Bi sosen irabazteko.

GAXUSA
Bai! Ene senharrak ere
Phartitû inbeia liken.
Bena haurrak ttipiegi tûn,
Ordin, egonen dun etxen.